XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

VIen IRUDIA
BRAULIO (bakarrik).

BRAULIO - (Egongo da azarre Nikasio eskutatu artian, eta bat batian alaituko da eta egingo du par chiki bat).

¡Barrena parrez eta arpegi azarria jarri biar! ¡Zer esanen gatik!.

Emango nuke biziyaren erdiya ezkontza ori egitiaren gatik, eta alaz guztiyaz ere kopeta illuna jarri eta azarre agertu biar.

¿Eta zergatik?... Arrebak esan ziran ezkeroztik Julian, alkatiaren semiak, nere alabari begiratzen ziyola, sartu zizaidan biyotzian poz aundi bat eta, zergatik ez dakidala, esaten nau beti ixil-ixilik ezkontza ori egingo dala.

¡Gaurko nere meza berriya ondo aterako balitz!....

Gauz abekin astuta negoan beste eskutitzaz.

(Erekiko du) ¿Zeñena ote da? Mateo Goibeltz ¡A! ¡Nere lagunarena! ¿Zer ote du?.

Adízkide maitia: Nik agindutako abeslaria ezinliteke juan gaur;... zergatik bigar goizian degu Eliz-jaya... (Buruari eragiñaz) bañan itz ematen dizut orreratuko dala zuben meza nagusiyaren garairako.

Zaude bada keskik gabe.

Betiro zure adizkidea.

- Mateo Goibeltz .

Atzoko karta. Orrengatik esan nau neri Nikasio-k bart etorri zala.

Ondo dago. Esaten dubenez laixter emen da ta nik nai bezela aterako da dana.

(Jokodu mai gañian dagon zintzarriya).